XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba dohatsu zuzentasun gose eta egarri direnak.

Gizon bakotxarentzat nahi dugun eskubide lerroa, eskatzen ere dugu euskal populuarentzat.

Nor bera bere populuari lotua dago.

Euskal populua ostikatzen duenak, euskaldun gizona du ostikatzen.

Otsoak artaldean sartuz gero, ez da han ardi librorik...

Atzerritarrak direno gure iturrien jabe, herritarrek ez dezakegu goza askatasunik.

Askatasunaren oinarria da gureak gurez erabaki eta erabiltzeko ahalmena.

Ahalmen horren eskasiak, ondorio dakar gu gureaz ahortzea eta bertzeen uretan urtzea.

Bareek jaten ari dute gure fruitua.

Bare horiek baratzean dituguno, gure emankortasuna da zauritua eta gure emankizuna ondatua.

Gainerat, euskal populuaren askatzeak ez ditu bakarrik euskaldun gizonak askatzen, bainan bai eta ere gure zapaltzaleak.

Zapaltzaile den gizona ez da gizon libroa.

Gure gudariak tirokatzen dituzten poliz-gizon eta heien agintariak, ez dira gizon libroak.

Batetik irriskuaren kezkan bizi dira eta, bertzetik, gaxtakeriak heien baitan tinki dauzkan kateen-pean.

Gizon horiek, gure kristau urrikalmendua hartze dute, eta gaur, horientzat ere otoitz eginen dugu, gure Jainkoak aska ditzan.

Ez du aspaldi bukatu zela, Algeriako gerla.

Nork ez du ikusten, Algerianoeri askatasuna emateak, ez zituela Algerianoak bakarrik askatu, baina bai eta Frantsesak ere?.

Noiz ote bertze horrenbertze erraten ahalko dugu mugaz bertzaldeko populuentzat?.

Noiz ote, denak libro eta denak elkarri lotuak sano baten bidez...?.

Bake hori etor dadila da gure nahikundea.

Horri begi-besoak zabalik gaude eta horren itxaropenean, gaurko bake faltsoari gerla egiten diogu.

Horiek hola, abantxu hemeretzi urte zituela, gure Iñaki IPARRAGIRRE, Idiazabaleko mutil gazteak, bere odola ixuri du, egiazko bake horren lortzea gatik gudukan sarturik.

Jainko onak eman dezola betiereko bake zoriontsua.